XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKAL HERRIAN ZEHAR

EUSKAL PILOTA

Dudarik gabe, Euskal Herriko jokorik ezagunena eta zabalduena dugu hau.

Pilotari asko dago Euskal Herrian, baita Euskal Herritik kanpo ere.

Ameriketan, adibidez, oso zabalduta dago pilota jokoa.

Miamin, hain zuzen, frontoi izugarriak daude.

Pilotan egiteko lekuak frontoi du izena; kantxa edo frontoia.

Tresnen arabera, modalitate desberdinak daude...

KANTXA MOTAK

Bi paretako frontoia, bata frontisa eta bestea ezker pareta.

Frontoi hauek luzera desberdinetakoak dira: motzak (30 eta 43 metro bitartean), ertainak (45 metrokoak) eta luzeak (54 eta 60 metro bitartean).

Pareta bakarreko frontoiarifrontisa deitzen zaio, frontisa bakarrik duelako.

Kantxa hauetan jolasten den modalitate bakarra errebotea da.

Hiru pareta (frontisa, ezkerraldekoa eta eskuinaldekoa) dituen frontoiari trinkete deitzen zaio.

Bi eta hiru paretako frontoietan, marka batzuk izaten dira ezkerraldekoan, pilotak botea leku egokian jo duen ala ez jakiteko.